:)

lunes, 27 de diciembre de 2010

Euskal Dantzak

Euskal dantzak betidanik egin dira Euskal Herrian, aintzinean erromeriatan dantzatzen zen, baina gehienetan mutilak soilik dantzatzen zuten, neskak atzerritarrak herritik joaten zirenean bakarrik dantza zezaketen. Gaur egun ez da honela, dantzariak, bai mutilak bai neskak, taldeetan biltzen dira, talde horietan dantzatzen irakasten zaie, eta gero ekitaldietan egiten dute dantza. Ekitaldi nagusiena "Dantzari Eguna" da. Ekitaldi horretan Euskal Herriko dantzari guztiak bildu eta urtero aldatzen den eta handia izan behar duen leku batean egiten dute dantza, talde guztiak batera. Horrez gain, normalean egiten diren ekitaldi txikiak herri edo auzo festetan egiten dira.



Euskal dantza ugari dago, horregaitik sortu diren probintzien arabera sailkatzen dira:
Bizkaia: Zinta-dantza, Arku-dantza,...
Gipuzkoa: Zinta-dantza, Agurra,...
Araba: El Ciegoko dantzak (Sarrera, lau kaleak, zuhaitza eta jota)
Zuberoa: Zuberoako maskarada, ...
Lapurdi: Kaskarot, Lapurdiko Inauteriak, ...
Nafarroa: Luzaideko Inauteriak, Otsagabiako Dantzak,...

viernes, 17 de diciembre de 2010

Agurra

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...).
Kainamozko alpargatak

Abarkak

Pololoak

Buruko zapia

Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

Euskal dantzak ere ezkontzak, bataioetan, jaunartzetan eta horrelako ekitaldietan ere ikus daiteke. Ekitaldi horietan normalean egiten den dantza Aurresku deitzen da.
Polka


Zuberoako maskarada



Makil-txiki
El Ciego